Joxe Mari Landa apaizari agurra eta Eukaristien urritik aurrerako ordutegi berria

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 26a, 02:00

Bihar azken agurra egingo zaio Joxe Mari Landa apaizari, bai Ereñotzuko San Antonio elizan, goizeko 10:30etan, bai Floridako San Jose Langilearen parrokian, 12:00etan, ospatuko diren Eukaristi batzarretan. Landa 14 urtez aritu da Florida auzoko parrokian eta 10 urtez Ereñotzukoan. Horrez gain, datorren urriaren 3tik aurrera, honako ordutegia izango da Hernaniko parrokietan: larunbatetan, San Joan Bataiatzailearen parroki elizan bakarrik izango da, arratsaldeko 19:00etan; igandeetan berriz, goizeko 09:00etan, Agustindarren Monastegian; 10:00etan, Ereñotzuko San Antonio parrokian; 11:00etan, Florida auzoko San Jose Langilearen parrokian, eta 12:00etan, San Joan Bataiatzailearen parroki elizan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!