Absolbitu egin dituzte Karbonera okupatzeagatik epaitutako kideak

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 26a, 02:00

karboneran sartu izanaz akusatuta, aurreko asteetan epai­tu dituzte 2006an udal­tzainek bertan identifikatu zi­tuzten lau lagun. Fiskalak eta akusazio partikularrak isunak eskatu zituzten eta defentsak berriz, absoluzioa. Astelehe­ne­ko sententziaren bidez epai­leak absolbitu egin ditu lau akusatuak. Orain akusazioak 10 eguneko epea du helegitea aurkezteko.

Delitua ez da frogatu
Auzipetutako kide batek Kro­nikari adierazitakoaren ara­bera, salaketa etxearen ja­bea den enpresak jarri zuen. Epaileak ordea, adie­razi du ez dagoela nahikoa frogarik. Batetik, epaileak ezin du kondenatu, sententzian dio­en bezala, «salatzaileak ez duelako kalterik frogatu eta ez duelako agiri bakar bat ere aurkeztu etxea erabe­rritzeko lan proiek­tuen ha­sie­ra baieztatzeko». Epai­leak adierazi zuenez, «jabeak etxea berreskura­tzeko adie­ra­zi zuen premia eta proiektu ezak ez datoz bat». Horren haritik, sala­ke­ta­ren arra­­­zoia ez zen izan oku­­pazioak eragindako kal­teak ordain­tzea, baizik eta etxea eror­tzeko arris­kuan egotea, on­do­rioz, ez da kalteen fro­garik aur­kez­tu, beraz, ezin dira frogatu. Epaitutako kideak pren­tsa oharrean adierazi zue­nez, akusazioak ezin izan du frogatu usurpazio deli­tua izan denik, «usurpazio delituak babesten duen on­dasun juridikoa ez da ja­be­tza eskubideen gauzatzea, jabearen edukitze eskubi­dea­rena baizik. Berari da­go­kio jabetzaren edukitze eragin­kor eta baliagarria gauzatzea. Eta gauzatzen ez badu, ez dago ondasun juridikorik babesteko. Ezta kalte egiteko ere. Okupa­zioak ezin dio kalterik eka­rri etxeari, ez eta oztoporik jabeari bere esku­bidea gau­za­tzeko». Karbonerako kideak po­zik daudela adierazi dute eta afari eder baten bueltan ospatu zuten sentzentzia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!