Sanmiel jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan eta hurrengoan Urnietan

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 26a, 02:00

urnietan sanmiel jaiak ospatuko dituzte gaur, nahiz eta festetako egun nagusiak datorren asteburukoak izango diren. Gaur festa eguna arratsaldeko 16:00etan hasiko dute, mus txapelketarekin. Parte hartu nahi duenak, izena eman behar du, 15:30etatik aurrera. Ondoren, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara tortila lehiaketa eta afaria izango dira. Txosnagunean berriz, nahiz eta festa arra­tsaldean izango den, txupinazo alternatiboa arratsaldeko 21:00etan egingo dute, txosnetan. Ondoren, 23:00etatik aurrera Dj-a izango bertan, musika jartzen. Astelehenerako berriz, sardin jatea antolatu dute, sagardo dastaketarekin batera. Hau ere txosnagunean izango da.

Egun haundiak datorren asteburuan
Urnietako Sanmiel festak bi asteburutan ospatzen dira, eta bihar hasiko diren arren, egun haundiak datorren astekoak izango dira. Ostiralean gazteentzako jokoak antolatu dituzte txosnetan, 18:00etatik aurrera. Afalordurako berriz, oilasko jatea izango da. Oilasko bakoitzak 10 euro balio du. Jakinarazi dute bai oilasko jaterako eta baita herri bazkarirako ere txartelak aldez aurretik erosi behar direla, eta hilaren 29ra arte, asteartea, izango direla salgai. Afalostean, herriko taldeek kontzertua emango dute karpan, gaueko 23:00etan hasita.

Poteoa, bazkaria, karaokea eta Gozategiren kontzertua
Larunbateko festa eguna eguerdiko 12:00etan hasiko dute, trikipoteoa izango baita, erraldoiekin batera, Plazatik abiatuta. Poteoaren ondoren berriz, herri bazkaria izango da txosnetan; txartelak 12 euroan daude salgai. Arratsalderako aldiz, karaokea antolatu dute txosnetan, eta eguna bukatzeko, 00:00etatik aurrera, Gozategi taldearen kontzertua izango da txosnetan. Igandea izango da festetako azken eguna, eta gaupasari aurre egin eta eguna gozo gozo hasteko, txokolatada antolatu dute, goizeko 07:00etan, txosnetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!