Euskal Herriko eskualdeetako albokariak Hernanin topatuko dira

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 26a, 02:00

albokarien Topaketa izango da gaur eta bihar Hernanin, aurtengoarekin 16garren aldiz. Gaurkoan Nafarroako albokariek kon­tzertua emango dute Biteri kultur etxean. Arratsaldeko 19:00etan izango da. Egun haundia berriz, biharkoa izango da. Besteak beste, izango dira Eugenio Etxeberria albokaria liburuaren aurkepena, albokarien kale buelta, topaketa, erakusketa eta herri bazkaria.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!