Sir Ian McKellen Hernanin, Chillida-Lekun

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 26a, 02:00

chillida-Leku museoa zinearen inguruko aktore haundien bisitak jasotzen ari da azken egunetan. Do­nostiako Zine­mal­­dia dela eta, Brad Pitt aktorea izan zen bertan joan den asteburuan, eta ostegunean berriz, Sir Ian McKellen aktorearen bisita izan zuten. Ak­toreak jaso du aurtengo Do­nos­tia Saria, eta berarekin museoan izandakoek adierazitakoaren arabera, saria jaso izanaren poza eta emozioa nabari zitzaion oraindik bere aurpegian.

Ordubete baino gehiago museoan
Sir Ian McKellenek goitik be­hera bisitatu zituen Eduardo Chillidaren obrak, bai museoko jardinetan zehar, eta baita Za­balaga baserrian ere. Ondoren, Ohorezko Bisi­tarien liburuan sinatu zuen, honakoa idatziz: «bizitzako esperientzi ahaztezina, eskerrik asko, Sir».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!