Lagunarteko hiru partidu gaur

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 26a, 02:00

Hernaniko errugbi taldeek lagunarteko hiru partidu jokatuko dituzte asteburuan. Seniorrek Zarautzen kontra jokatuko dute, gaur, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Jubenilek ere Zarautzen jokatuko dute, baina arratsaldeko 15:30etan hasita. Azkenik, kadeteak izango dira etxean jokatuko duten bakarrak. Partidu triangularra jokatuko dute, Bera-Bera eta Eibarren kontra. Gaur, Landaren, goizeko 11:00etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!