Jokin Etxabe erremontista azkoitiarrak atzo jokatu zuen erremonteko azken partidua, profesional mailan. Hernanin bizi den pelotariak Zeberio IIa izan zuen bikote agurreko partiduan, eta Uterga eta Lizasoren kontra 40-39ko garaipena lortu zuten. Partidu amaieran azkoitiarrak adierazi zuen gustura zegoela egindako jokoarekin eta bukaeran emozionatu egin zela: «partidu bukaeran emozionatu egin nahiz, txalo zaparrada haundia jaso dut, publikoaren berotasuna sentitu dut»
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!