aurten ere martxan da bere kabuz moldatzen ez diren 65 urtetik gorako pertsonak zaintzen dituzten senitarteko eta pertsonentzako ikastaroa. Ikastaroa Sendia programaren barruan dago, eta Ongintza Patronatuaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da.
Bi talde daude
Bi talde osatu dira aurten ikastaroa egiteko. Aurreneko taldeak asteazkenean hasi zuen ikasturtea, eta bigarrenak bihar hasiko du; bi ikastaroak arratsaldeko 15:00etan izango dira.
Parte hartzeko aukera
Ikastaroak hasi berritan badira ere, senitartekoren batek parte hartu nahiko balu oraindik badagoela aukera adierazi dute. Horretarako Gizarte Zerbitzuetara jo behar du, edo 943 557 854 telefonora deitu.