Gipuzkoako txapelketako lau partidu gaur Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 26a, 02:00

hernaniko pelotariek eta pelotazaleek hitzordu garrantzitsuak izango ditzute aste honetatik aurrera, Gipuzkoako Txapelketa ostegunean hasi baitzen. Dagoeneko txapelketako bost partidu jokatuko badituzte ere, gaurkoan izango da pelotaz gozatzeko nahikoa aukera Hernanin.

Lau partidu kiroldegiko frontoian

Gaurkoan txapelketako lau partidu jokatuko dira kiroldegiko frontoian. Aurrenekoa goizeko 10:00etan hasiko da, eta eskuz binaka, kadete mailan, aurrez aurre izango dira Garcia eta Etxegoien hernaniarrak eta Alde Zaharra taldea. Hiru ordu laurden beranduago, 10:45etan, Urkizu eta Murgiondok Intxurreren kontra jokatuko dute. Goizeko 11:30etan, eskuz banaka, eta jubenil mailan, Xabi Santxok Aurrera Saiaz taldeko pelotariaren kontra jokatuko du. Eta azkenik, eguerdiko 12:15etan hasita, eskuz binaka, Oiaga eta Grajalek Añorgaren kontra jokatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!