Sanmiel jaiak dira asteburu honetan Urnietan, eta bihar bola
tiraldia izango da bertan. Tiraldia goizeko 09:30etatik 11:00etara izango da, Urnietako bolatokian. Aurrenkoak 60 euroko saria eta urdaiazpikoa irabaziko du, bigarrenak 50 euro, hirugarrenak 40 euro eta laugarrenak 30 euro. Aurrena geratzen den urnietarrarentzako berriz urdaiazpikoa izango da, eta aurreneko
gaztearentzako garaikurra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!