Inmigrazioari buruz hitz egingo du bihar Francisco Torres adituak

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 25a, 02:00

‘inmigrazioa eta integrazioa’ hitzaldi-tertulia izango da bihar Hernanin, AMHER elkarteak antolatuta. Hitzal­dia ematera Francisco Torres Perez etorriko da Valentzia­tik. Bertako unibertsitateko irakaslea da Torres soziologoa. Asmoa da hitzaldiaren ondoren, tertulia egitea. Saioa irekia izango da eta antolatzaileek dei egin diete nahi duen guztiei bertan parte hartzeko.

Inmigrazioaren bilakaera
Soziologoak azken urteetan inmigrazioak izan duen bilakaera aztertuko du. Eta era berean etorkinak ikusteko modu ezberdinak ere aztertuko ditu, izan ere, autorearen arabera etorkinak behar ekonomikoaren arabera onartu izan dira askotan eta behar horien arabera joan-etorrian ibiltzen diren per-tsonak bezala ikusten dira.

Inmigrazioaren argi-ilunak
Soziologoaren esanetan, etor­kinen etorrerak argi-ilunak ditu. Alde batetik, etekin ekonomikoa, kulturala, de­mo­grafikoa eta abar ekarri dituzte; bestetik ordea, eman den integrazioa azaleko sa­marra izan da, beharraren araberakoa izan delako.

Kontuz mezuarekin
Soziologoak adierazitakoaren arabera, kontuz ibili behar da etorkinen inguruko mezuekin, batez ere Gober­nu­tik eta, askotan komenien­tzira erabiltzen diren pertsonak bezala tratatzen baitira, eta bada garaia erabakitzeko beharren arabera joan-etorrian dabil­tzan pertsonak edo gizartean integratuak dauden pertsonak diren erabakitzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!