Herrian zein azpiegitura lan egin erabakitzeko, herri galdeketa azaroan

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 30a, 02:00

parte hartze prozesua jarri zuen martxan Udalak duela hilabete batzuk. Orduan herritarrekin egindako hiru bileratan herritarren beharrak zeintzuk ziren zehaztu zuten eta haietako hiru aukeratu zituzten, herritarrentzako premia haundienekoak direlakoan. Orain hiru horien artean aukeratzeko garaia iritsi zaie herritarrei. Azaroaren 23tik 29ra zehaztutako hiruren artean zein den premiazkoena erabaki beharko dute herritarrek. 16 urtetik gorako herritar guztiek izango dute botoa emateko aukera.

Hiru aukera
Aurreneko fasean hiru proiek­tu aukeratu ziren; bozketan herritarrek hiruren artean bakarra aukeratu beharko dute. Lehenengoa, kultur gune bat egitea da, herriko kultur beharrak asetuko dituena eta kultur ekintzak sustatuko dituena, besteak beste. Igerilekua haunditzea izango litzateke bigarren aukera, eta orain bost bide baditu, gero bederatzi izango lituzke. Azkeneko aukera, plaza eta Tiloseta ingurua txukun­tzea izango litzateke, horretarako lurra, kioskoa eta bestelako azpiegiturak txukunduz.

Azaroaren 23tik 29ra
Hernaniko 16 urtetik gorako pertsona guztiek bozkatu ahal izango dute eta herritarren %20ak baino gehiagok bozkatzen badu, aintzat hartuko da bozketa. Bozkatzeko aukera zabala izango dute herritarrek, aste be­tez izango baita botoa emateko parada, goiz eta arratsalde, Biteri kultur etxean.

Herri kontsulta
Atzo prentsaurrean aurkeztu zuten herri kontsultaren nondik norakoak Marian Beitialarrangoitia Alkateak eta Jose Ignazio Arrieta zinegotziak. Arrazoiak ere azaldu zituzten. Udalak, jakinik ere gai guztien inguruan ezin dela herri kontsultarik egin, nahi du herriak berak erabakitzea zeintzuk diren bere beharrak, horregatik jarri du martxan parte hartze prozesua. Lehenengo fasean beharrak zerrendatu ziren, orain horien artean aukeratzea tokatzen da. Udalak adierazi zuen bertan aukeratzen dena, egin egingo dela eta 2010ean hasteko, eta ahal dela egiteko, konpromezua adierazi zuen.

HIRU AUKERA

KULTUR GUNEA
Ezaugarriak: kultur zentro bat eraikitzea; auditorioa; musika eskola; balio anitzeko espazioak sormen kulturalerako; kudeaketa partekatua izango luke; taberna; aparkalekua.
Beteko dituen beharrak: kultura sustatzea; ikuskizun haundiagoak eta erakusketak programatzea, musika eskola haundi­tzea; sormena eta produkzio artistikoa bermatzea.
Kokapena: Urbieta kalea.
IGERILEKUA
Ezaugarriak: igerileku estalia hobetzeko lanak; 9 kaletara zabaltzea igerilekua; kiroldegiko pista nagusia berregituratzea.
Beteko dituen beharrak: igerilekuak dituen erabiltzaileen eskariak asetzea; kiroldegiaren kudeaketa eta antolaketa eraginkorra ahalbideratzea; kirol anitzeko pista estalien eskariari aurrre egitea.
Kokapena: Latxunbe kalea.
PLAZA ETA TILOSETA BERRITZEA
Ezaugarriak: Plazaren lurra birmoldatzea, Tilosetako lurra konpontzea eta kioskoa berritzea; Tilosetan eta plazan altzari egokiak jartzea.
Beteko dituen beharrak: sozializazio eremuak sustatzea; paseorako eta jolaserako espazio ireki egokiak sortzea; denborak kaltetutako espazioak berreskuratzea.
Kokapena: Plaza, Tiloseta eta Atsegindegi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!