Bertso eskolan izena emateko aukera izango dute gaur 3garren mailatik gorako neska-mutilek

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 25a, 02:00

Bertso Eskolan izena eman nahi dutenek gaur izango dute aukera. Ika­sturtea Le­hen Hezkuntzako hirugarren mailailatik au­rrerako neska-mutilei dago zuzendua. Ikasturte hasieran, be­rriak diren umeentzako lehen pausua izango da bertso mundua ezagutzea. Ondoren, bertsoak idazten hasiko dira, eta azkenik bertsotan ikasiko dute. Izen ematea arratsaldeko 17:00etatik aurrera egin ahal izango da, Biteri kultur etxean. Izena emateaz gain, Bertso Eskolaren inguruko informazioa biltzeko aukera ere izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!