albokarien topaketa izango da asteburuan Hernanin, aurtengoarekin 16garren aldiz. Besteak beste, albokaren bueltan antolatu dituzten kontzertua, liburu aurkezpena eta bazkaria izango dira.
Kontzertua Biterin bihar
Albokarien topaketa bihar hasiko da, Biteri kultur etxean izango den kontzertuarekin. Bertan, emanaldia Nafarroako albokariek emango dute, arratsaldeko 19:00etan hasita.
Igandean egun haundia
Topaketako egun haundia igandekoa izango da, eta hortaz, ekitaldi nagusiak ere orduan izango dira. Eguna goizeko 10:30etan hasiko dute, liburu aurkezpenarekin. Herri Musika eskolan Eugenio Etxeberria albokaria liburua aurkeztuko dute, albokari eta albokazale guztiei zuzenduta. Ondoren, 12:00etan, alboka doinuak zabalduko dituzte herriko kaleetan barrena.
Ordu erdi beranduago, 12:30etan, Albokaldia izango da. Bertan, Euskal Herriko eskualde ezberdinetatik etorritako albokariek emanaldia emango dute. Ezkiaga pasealekuan izango da (euria egingo balu Atsegindegin). Ordu berean baita ere, albokagileen azoka eta erakusketa izango da. Bertan ikusi ahal izango da albokak egiteko duten trebezia eta azken berrikuntzak.
Segidan, 14:30etan, arratsalderako indarrak berreskuratzeko bazkaria izango dute. Albokarien arteko herri bazkaria izango da, eta Santa Barbara elkartean egingo da. Jaian parte hartu ez duen norbaitek bazkarira joan nahiko balu 20 euro ordaindu behar ditu.
Azkenik, eta egun borobilari bukaera emateko, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Albokarien agurreko kalejira izango da, Kaxkoko kale eta Plazetan barrena.
ALBOKARIEN TOPAKETA
Larunbata
l 19:00etan Nafarroako albokarien kontzertua Biterin.
Igandea
l 10:30etan `Eugenio Etxebarria albokaria
´liburuaren aurkezpena.
l 12:00etan Kaxkoan Albokarien kale-buelta.
l 12:30etan Albokaldia Ezkiaga pasealekuan.
l 14:30etan herri bazkaria albokariekin batean Santa Barbara elkartean (parte hartu ez dutenek 20 € ordaindu beharko dituzte).
l 18:00etan Hernaniko Kaxkoan zehar albokarien agurreko kalejira.