hernaniko ikastetxe guztietako Guraso Elkarteek bat egin dute Mugikortasun Astearekin. Jakinarazi dute Mugikortasun Astea dela eta herritarrak bultzatu nahi dituztela antolatutako ekitaldietan parte hartzera: «aldarrikapen gisa izatea nahi dugu, herrian ditugun beharrak azaltzeko. Bide batez bizikleta egunean herritarrei aukera emango zaie dituzten iradokizunak eta ideiak proposatzeko. Bertan liburuxka bat izango da idatzi horiek jasotzeko».
Bizikletaren abantailak
Herriko ikastetxeetan mugikortasunarekin zerikusia duten gaiak jorratu dituzte. Elizatxoko umeek adierazitakoaren arabera, asko ikasi dute, esate baterako, bizikletan ibiltzeak dituen abantailak: «bizikletak ez du kutxatzen, leku gutxi behar du, azkar ibiltzen zara, kirola egiten duzu, ez duzu ataskorik izaten eta gainera kotxea iristen ez den lekuetara iristen zara».