mugikortasun astearen barruan, ginkana izango da larunbatean. Ginkanaren helburua da herritarrak ezinduen lekuan jartzea. Horrela, jokuaren bidez bilatzen da jendea dibertitzea eta era berean sentsibilizatzea. Koxka Elkarteak Kronikara bidalitako prentsa ohar baten bidez adierazi du, ginkanarekin lortu nahi dela hernaniarrak konturatzea zer-nolako zailtasunak dituzten ezinduek herrian zehar ibiltzeko: «ginkanaren bidez, ea lortzen dugun espaloiak autoen garaje ez izatea; edo zakur kakaz pasealekuak ez ongarritzea; edo kale kantoiak ez okupatzea zorro, txikle, zigarro errea, pipa eta laranja azal, plastikozko ontziekin».
Zirkuito bat
eta zenbait froga
Ginkana zirkuito batean egingo da, eta bertan, partehartzaileek ezintasun fisikoarekin zerikusia duten zenbait froga egin beharko dituzte: Slaloma, Boccia-petanca, dardoak, atletismoa, goalbaila, itsuentzako ibilbidea, hockeia, potoari tiro egitea, igela, saskibaloia eta txirrindularitza.
Ginkana larunbatean izango da, arratsaldeko 17:00etatik 19:30etara, Atsegindegin.