Perretxikoak prestatzen ikasteko ikastaroa Txantxangorri elkartean

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 23a, 02:00

Kutxako Nazaret zentroak antolatuta, sukaldaritza ikastaroa izango da Txantxangorri elkartean. Perretxikoak nola prestatu izeneko ikastaroa izango da eta bertan, sukaldari haundi baten eskutik, perretxikoak prestatzen ikasteko aukera izango da. Ikastaroa urriaren 29an hasiko da eta azaroaren 26ra arte luzatuko da. Klaseak ostegunero izango dira, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara. Guztira 10 orduko ikastaroa izango da eta gazteleraz izango da. Apuntatu nahi duenak 44 euro ordaindu behar ditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!