Literatur solasaldiak urriaren erdialdean hasiko dira, eta urte amaiera bitartean sei izango dira

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 23a, 02:00

udal Liburutegiak antolatuta, urriaren erdialdean hasiko dira ikasturte berriko Literatur Solasaldiak. Sola­saldiak euskeraz eta gaztelaniaz izango dira, guztiak Biteri kultur etxean, arratsaldeko 19:30etan. Urte amaiera bitartean sei izango dira.

Aurreneko liburua `Un angel en mi casa´
Aurreneko solasaldia Janet Frameren Un angel en mi casa liburuaren inguruan izango da, urriaren 14an. Bigarren hizketaldia sei egun beranduago izango da, urriaren 20an. Bertan Unai Iturriagaren Berandu da gelditzeko liburua izango dute hizketagai. Hurrengo bi solasaldiak azaroan izango dira. Aurrenekoa azaroaren 11an, Tobias Wolfen Vieja escuela liburuari buruz; eta bigarrena azaroaren 17an, Uxue Apaolazaren Umeek gezurra esan dute liburuari buruz; Azkeneko bi hizketaldiak berriz abenduan izango dira. Abenduko aurrenekoa 9an izan­go da, eta bertan Peter Handken Ensayo sobre el cansancio liburuari buruz hitz egingo dute. Azkenik, abenduaren 15ean, Joseba Sarrio­nandiaren Gau ilunekoak liburua izango dute aztergai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!