TIBETEKO monjeek jakinduriaren mandalak egingo dituzte hiru egunetan zehar Chillida-Leku museoan. Mandalak dira monjeek koloretako hondarrarekin egiten dituzten marrazkiak. Erakustaldia gaur hasiko da eta ostirala arte luzatuko da. Zabalaga baserrira ikustera hurbiltzen diren guztiek beraiei galderak egiteko aukerak izango dituzte; beti ere goizeko 10:30etatik 15:00etara joanez gero. Chillida-Lekutik adierazi dutenez, azalpen gehienak ingelesez izango dira, nahiz eta noiz behinka itzultzailea izango den. Hiru egunetako erakustaldiaren ondoren, irailaren 26an, goizeko 11:00etan, amaierako zeremonia egingo dute. Ondoren, Donostiako Haize Orrazietara gerturatuko dira, eta han, hondarrak itsasora botako dituzte. Modu honetara, herrialdeen elkartasuna ospatuko dute. Ekintza honek Atisha izeneko elkartearekin bat egiten du.