BIHAR hasiko dira Sagastiyako etxebizitzen eremua urbanizatzeko obrak. Sagastiyan, guztira, Babes Ofizialeko 297 etxebizitza egingo dituzte, fase ezberdinetan.
Urbanizazio lanak
hemeretzi hilabetetan
Sagastiyako eremua urbanizatzeko egitasmoan, honako lan hauek azaltzen dira: lur mugimenduak egin, euri urak bideratu, ur zikina bideratu, etxeetan erabiltzeko ura bideratu, kaleko argiteria jarri, telefono linea pasa, sare elektrikoa egin, Euskalteleko sarea jarri, kaleko banku eta gainerako azpiegiturak jarri, seinalizazioa jarri eta lorategiak egin. Lanak hemeretzi hilabetetan egitea aurreikusten dute eta 6.000.000 euroko aurrekontua dute.
297 etxebizitza
Sagastiyako proiektuan, guztira, 297 etxebizitza egingo dira; guztiak Babes Ofizialekoak. Hala ere, obrak fase ezberdinetan egingo dira.
Aurreneko 108 etxebizitzak 2010 urtearen amaieran egiten hastea aurreikusten da, eta Visesa enpresak egingo ditu, Gasteizko Gobernuarekin sozietatean dagoenak. Gainerako etxebizitzak aurrerago egingo dira.
Etxebizitza guztietatik, 297etatik, erdiak nolabait hernaniarren beharrak asetzeko izango dira. Eta azken hauen erdia, hau da, guztietatik %25a alokairuzkoak izango dira, Udalak 2002an hala hitzartuta.