Udaletxera hurbiltzen direnek Sahara. Emakume izena du erakusketa ikusteko aukera izango dute hemendik aurrera. Erakusketa udaletxeko Areto Nagusian jarri dute, eta astelehen, asteazken eta ostiraletan ikusi daiteke. Ordutegia arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara jarri dute. Erakustaldia Mundubat GKEEak antolatu du, Udalaren laguntzarekin. Hala ere, ez da hilabete honetan elkarrekin antolatutako ekitaldi bakarra izango.
Ipuin kontaketa ostegunean
Ostegunean ipuin kontaketa izango da Bodega tabernan, gaueko 22:30etatik aurrera. Kontaketa gazte zein helduei zuzendutakoa izango da, eta Nor da indigena izenburupean, Joxe Mari Karrera arituko da kontalari lanetan.
Ostiral gauean
ikuskizunak
Leokan
Ostiralean berriz, Jabetze Eskolen ikasturte hasierako ekitaldia izango da. Hortaz, Berdintasun Sailak eta Berdintasun Kontseiluak ikuskizuna antolatu dute Leokan. 22:30etan hasita, bertan ikusi eta entzun ahal izango dira Hernaniko Ainara Dantza Eskolako dantzak, bideo proiekzioak eta Ania Ibargurenen abestiak.