VILLA Ave Maria parke publiko bihurtzeko Ideia Lehiaketa jarri zuen martxan Udalak. Orain, jasotako ideiekin, eta irabazlea aukeratuta, erakusketa jarri dute Biteri kultur etxean. Erakusketa astelehenetik larunbatera dago ikusgai, urriaren 30a arte. Astelehenetik ostiralera goizeko 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara ikus daiteke; eta larunbatetan goizeko 09:30etatik 12:30etara.
`Mugarik gabe´ proiektua
irabazle
Lehiaketako irabazlea Mugarik gabe proiektua izan da, 6.000 euroko sariarekin. Izenak berak dioen bezala, Mugarik gabe proiektuak helburu du parkerako sarrera-irteerak herriko bazter askotatik egin ahal izatea. Horrela, parke bezala funtzionatzeaz gain, auzoen arteko pasabide bezela ere erabiliko litzateke. Proiektu honetan, parkeak bi sarrera nagusi ditu; bat Latsunbe auzotik, eta bestea Chillida paseotik, pisitina irekien ingurutik.
Latsunbeko sarrera peatonala izango litzake, Joan de Urbieta etorbidearekin lotuta egongo litzatekeena. Horrez gain, Latxunbeko sarrerak harrera leku bat izango luke, iturri eta ranpa txiki batekin. Ranpak %6ko desnibela izango luke, eta ezinduentzako egokitua egongo litzateke.
Ideia irabazleaz gain, saria jaso duten beste bi ideiak ikusteko aukera ere izango da: z!t!¡! eta Xake.