Patinez ibiltzen ikasteko aukera aste honetan

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 21a, 02:00

herrian erosoago eta txukunago -baita merkeago ere- ibiltzeko era asko daude. Horietako bat patinez ibiltzea da. Horregatik, eta Mugikor­tasun Astea aitzaki, patinetan ibiltzen erakutsiko dute egunotan, ikastaro txiki baten bidez. Ikastaroa gaur, asteazkenean eta ostiralean izango da, arratsaldeko 17:30­etatik 19:00etara, Tilosetan (euria egingo balu, Atsegindegin). Ikastaroa doan da baina aldez aurretik izena eman behar da honako helbidean mertxe-g@hernani.net edo udaletxera deitu eta Mertxe Gomezen­ galdera eginda.

Bizikleta konpontzeko ikastaroa ostiralean ´
Ostiral arratsaldean bizikleta konpontzen moldatzeko ikas­tarotxoa emango dute. Ikas­ta­roa Atsegindegin izango da, arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara. Ibilbidea patinez Larunbat goizean, ikasitakoa aprobetxatzeko, ibilaldia an-to­la­tu dute herrian barrena patinetan ibiltzeko. Gutxi go­ra behera bi kilometro eta erdi edo gutxiagoko ibilbidea izango da. Ibilaldia Plaza Berrin hasiko da eta Urbieta kaletik Latsunbe eta Sagas­tial­deberri auzoetan barrena Etxeberrira joango da. Haur Eskolara joan eta ginkana egingo dute. Handik bide go­rrian barrena Gabriel Zela­ya pla­zara joango dira eta han bes­te ginkana bat egingo dute.

Ezinduen lekuan jarri
Larunbat arratsaldean, ginkana antolatu dute Nire lekuan jarri izenekoa, Koxka elkarteak proposatuta. Hel­bu­rua da ezinduen lekuan jarri eta ezinduentzako egokitutako kirol ezberdinetan parte hartzea. Ondoren txokolatada izango da bertara joaten diren guztientzat.

Bizikleta festa igandean
Igande goizean bizikleta festa izango da herrian. Asmoa da Plaza Berritik abiatuta, Zinkoeneatik jaitsi eta Landaren barrena, Etxe­berri, Florida eta Latsunbe auzoetan barrena, Urbieta kaletik itzultzea

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!