Hernaniko Euskal Jaietan jendetza bildu da, 100 urte eta gero

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 22a, 02:00

jendetza ibili da asteburuan Hernanin eta atzo ere bete antzera zegoen plaza. Batzuk sagardoa probatzen, beste batzuk sagarra biltzen, eta beste batzuk sagarra jotzen ere bai. Inguruko sagar ederrak ezagutzeko eta erosteko aukera izan zen, baita kizkiak erosteko ere. Hori dena, trikiti doinuek goxatuta.

Trikitilari Gazteen Txapelketa zuzenean
Atzo Trikitilari Gazteen Txa­pelketa izan zen plazan. Sei bikotek hartu zuten parte eta Edurne Errandonea andoaindarrak eta Ander Belda­rrain aiarrak irabazi zuten. Her­na­niko Irati Ugaldek eta Amaia Mujikak 4garren postua egin zuten eta Ainhoa Errazkinek eta Olatz Jakak 6garrena.

Pelota partiduak
Eguerdian Tilosetako frontoiaren buelta jendez bete zen, pala partiduak ikustera. Amaia Irazustabarrenak eta Nagore Arozenak 30-26 irabazi zuten Goiatz Manzisi­dor eta Ainhoa Montesen aurka. Frontoiaren egoera zela eta, eskuzko partiduak bertan behera geratu ziren.

‘Dultzemeneoan’
Festarako indarrak ederki har­tu zituzten eguerdian Atsegindegin, bazkari ederra eginda. Kantuan eta musean aritzeko denbora ere izan zuten bazkaldarrak. Garai bateko kontuak berritzen hasita, ezin Tilo­se­tako dantzaldia falta. Musika Bandak eta Txistulari Ban­dak gozatzekoa zuten Tilose­tako arbolazpia iluntzean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!