Chillida eta Hernaniren arteko harremana ikusgai Biterin

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 20a, 02:00

makina batek galdetu dio bere buruari behin baino ge­hiagotan ea Eduardo Chillida eskultore famatua hernania­rra zen, eta hala ez bazen, zein ha­rreman zuen eskul­toreak Her­na­nirekin. Galde­ra horri eran­tzu­teko hain zuzen, erakusketa prestatu du Chilllida Leku museoak Hernaniko Biteri kultur etxean jartzeko. Bertan, Chi­llida eskultoreak Hernani herriarekin izan zuen harre­mana azaltzen da. Erakusketa iraila eta urria osoan egongo da jarria kultur etxean, goizeko 09:00etatik 13:00­etara eta 16:00­etatik 20:00­etara eta larun­bat goi­zetan 09:00etatik 13:00­etara. ‘Chillida. Hernani 1951-1957’ Erakusketaren izen osoa Chillida. Hernani 1951-1957 da, hain zuzen, garai ho­rre­tan harreman estua izan zue­lako eskultoreak Herna­ni­re­kin, eta garai hark hain zu­zen, eragin haundia izan zue­lako eskul­torearen bila­ka­eran.

Parisetik bueltan

Erakusketan agerian utzi nahi da garai hark eta zehaz­ki Hernani herriak izan zuten eragina eskultorearengan. Urte horietan Eduardo Chi­lli­dak adierazpen ibilbide berria aurkitu baitzuen. Artista Parisen urte ba­tzuk eman ondoren etorri zen Hernanira. Frantziako hi­ri­bu­ru­tik urrundu zen kan­po eraginak alde batera utzi nahian, eta bere herrian sor­men ibilbide pertsonala aur­kituko zuelakoan. Euskal Herrian bere sustraiak aurki­tu zituen: burdina, hizkuntza eta tradizioa. Hernaniko bur­dinola batean Ilarik izeneko burdinazko lehen eskultura, euskal hilarrian oinarritua, egin zuen.

43 argazki

Erakusketan 43 argazki dau­de Chillida eta bere lanaren ingurukoak: artelanak, Chi­lli­da bera lanean, irudiak, Zabalaga baserriko lanak eta abar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!