hiruhilabetero, Lokarri taldeak galdeketa egiten du bake-prezesuaren inguruko iritziak jasotzeko. Eta Hernaniko Lokarri taldeak dei egin die herritarrei interneten sartu eta galderak erantzuteko. Galdeketan parte hartu nahi dutenek galderak erantzun ditzakete www.lokarri.info web orrira sartuta, edo 943 00 06 00 telefonora deituta. Aukera hilaren 29ra arte izango da eta erantzunekin txosten bat osatuko dute. Galdeketaren helburua da, herritarrek bakeaz eta bizikidetzaz duten iritzia jakitea, eta proposamen berriak jasotzea.
Nondik norakoa
Hiruhilabete honetan egiten dituzten galderak, besteak beste, ondorengoak dira: Gobernu eta partiduen ekarpenak, ETAren azken atentatuak, eta Batasuna ordezkari duen Ezker Abertzalearen legalizazioa.