Osoko Bilkura izango da gaur arratsaldean, 18:00etan, Udaleko Pleno Aretoan. Bertan, besteak beste, aztergai izango dituzte ondorengo gaiak: Santa Barbara harrobiaren hutsunea betetzeko lanen zuzendaritza kontratatzea, lehen aldaketa egitea Hernaniko zenbait kaletara sartzeko kontrol sistema arautzen duen ordenantzan eta herri kontsultaren zehaztapenerako proposamena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!