Hernani 0 Tolosa 2
denboraldia epel xamar hasi du Hernaniko erregional ohorezko mailako taldeak. Joan den astean 1-1 berdinduta etorri bazen Bergaratik, atzo galdu egin zuen Tolosaren aurka etxean jokatutako denboraldiko lehenengo partidua. 0-1 iritsi ziren atsedenaldira eta bigarren gola azkeneko minutuan etorri zen.
Hernanik hobeto
jokatu zuen
Aurkariek ondo jokatu zuten atzo baina hernaniarrak hobeto. Hala ere, besteek sartu zituzten golak. Atsedenaldira 0-1 iritsi ziren eta bigarren partean Hernanik erasoari ekin zion. Bigarren zati osoan ere, aurkaria baino hobeto aritu ziren. Hala ere, azkeneko momentuan, hernaniarrak erasoan ari zirela, tolosarrek 2garren gola sartu zieten.
Jubenilak irabazi
Sestaon
Bestalde, liga nazionaleko jubenilak Sestaora joanak ziren atzo bertako taldearen aurka jokatzera eta ez zuten emaitza txarra ekarri etxera, 1-2 irabazita itzuli baitziren.