Xalaparta elkarteak mus txapelketa jarri du martxan, aurten ere, eta aste honetan zazpi partida jokatuko dituzte, denak asteazkenean, eta 19:00etatik aurrera. Txema-Goio / Zulaika-Uria; Trujillo-Txemari / Isidro-Juli; Ruiz-Ostolaza / Jesus-Gorrotxa; Ander-Manex / Julio-Pablo; Martin-Iñaki / Asiain-Maritxu; Mikel-Apoto / Koldo-xxx; Gil-Gil / Pantakas-Gabas. Guztira 15 bikote ariko dira, eta aste honetan batek deskantsatu egingo du, Popin eta Popok, hain zuzen.