Ateak zabalik berriro, eta ekitaldiz betetako astea

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 13a, 02:00

Kontrakantxa Gaztetxearen irekiera ospatzeko, tailerrak, jokuak, pintxo-potea... izango dira, gaurtik ostegunera. Helburua, mugimendua sortzea.

Kontrakantxa Gaztetxeak atzo ireki zituen ateak, berriro. Azken hilabeteotan txu­kun­du, konpondu eta garbitu on­doren, edozeinen eskura ja­rri dute. Horixe da asmoa,  he­­rriko gazte guztientzako le­k­u bat izatea, bakoitzak nahi du­en hori egiteko aukera izateko.
Mugimendua sortzea du helburu Gaztetxeak, giro ederra izatea. Horretarako, lokala egokitu dute ekintza ugari antolatzeko: tailerrak, hitzaldiak, jolasak, kontzertuak...
Guzti horretarako, atzo eman zuten lehenengo pausoa. Herriko eragile ezberdinak bildu ziren Gaztetxean, oinarrizko araudi bat ezta­baida­tzeko. Izan ere, guztiona izanik, guztiok zaindu beharrekoa ere badela azpimarra­tu dute. Horrela, bizikidetzarako arau batzuk jarriko dira, erabiltzen duenak hartu bezala utzi dezan.
Gaztetxearen irekiera os­pa­tzeko, hainbat ekitaldi an­tolatu dituzte, hurrengo egunetarako. Gaurtik ostegunera, izango da zerekin entretenitu.

Hasteko, haurrentzat jolasak eta xamurtasun-tailerra
Gaur bertan, haurrentzako jo­lasak izango dira, arratsaldeko 17:00etan. Iluntzean, berriz, xamurtasun-tailerra izango da. Asmoa da konfiantza lan­tzea, masajeen eta kontaktuaren bitartez.
Txapelketen eguna izango da biharkoa. Ping pong, futbolina, kartak, oka... izango dira, 17:00etan. Oste­gu­nean, berriz, pintxo-potea izan­go da, Olin­piaden bileraren ondoren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!