Udaletxean geldialdia, Suitzara bidean

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 13a, 02:00

Hamar metro luze eta hiru metro zabal dituzte Victor Goikoetxeak udaletxean jarri dituen bi muralek. Suitzara dijoaz, Ginebra ondoko La Villa de Meniers herrira (15.000 biztanle). Aurretik, ordea, her­naniarrek au­kera izango dute ikusteko, maiatza­ren 28ra arte, Pleno Are­toan. 
Bi mural hauek eta beste bat, 40 m2-koa, La Villa de Me­niers herrira dijoaz, eta ekai­na­ren 12an inauguratuko di­tuzte, bertako plaza nagu­sian, lurrazpiko parkin irteeran. 

Ginebrako baserritarrak
Baserritarrak dira prota­go­nis­ta bi muraletan. Historikoki bi herri horietan ardoa, garia eta bestelako zerealak egin ditu baserritarrak, eta artis­tak horri egin nahi izan dio erreferentzia. «Omenaldi bat da, baserritarrei. Lanean ageri dira, esfortzua ikusten da, lurra, landutako lurra, eta abereak lanean, zaldiak eta mandoak, horiexekin egiten baitzuten lana».
Muralen koloreak ikusga­rriak dira, eguzki tonu gorriak eta zeru urdinak, lur nabar eta pitzatuak... Hiru testu jarri dizkie muralei, hiru bertso dira, Ginebrako baserritarrek kantatzen dituztenak. «Nere lurra ez da probintzia bat be­zain zabala, baina ni prin­tzea sentitzen naiz bertan, eta kan­tari aritzen, egun guztian...»

Murala eta bozetoak
Murala eta bozetoak ikusteko aukera dago goi­zez (09:00-13:00) eta Goikoe­txea bera ere egongo da azal­penak emanez arra­tsaldez (18:00-20:00). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!