Ez du hasiera ona izan Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 12a, 02:00

Atzo sartu zen Hernani Berria Txapelketako lehian, eta sartu bezela atera dira bi bikote. Kadete mailan, Pagola eta Lazkanok egurra jaso zuten Oberenako bikotearen aurka. Seniorretan ere, Ojuel eta Lizeagak ez zuten mailarik onena eman. Lopez eta Etxegoien iruñearrak aurretik izan ziren ia partidu osoan, eta nahiz eta hernaniarrak askotan gerturatu, ezin izan zuten partidua irabazi. Esperantza orain jubeniletan du Hernanik. Labaka eta Erasun txukun aritu ziren atzokoan Jamar eta Iruritaren kontra. Partidu berdindua izan zen, gogorra, eta azken minutura arte borrokatu beharrekoa. Azkenean, hernaniarrek eutsi egin zioten, eta 22 eta 21koarekin irabazi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!