Jaki goxoen usainak jende asko erakarri zuen atzo jaialdira

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 12a, 02:00

Amherrek urtero antolatzen duen jaialdi gastronomikoa egin zen atzo Atsegindegin. 18 herrialdetako jakiak probatzeko aukera izan zen, eta jaki haien usain goxoak jende asko animatu zuen zapore berriak probatzera. Horrez gain, musikari marokoar, senegaldar eta sahararrez osatutako perkusio taldeak jaialdia girotu zuen bere erritmoarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!