Sagardo dastaketa ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 12a, 02:00

Portu auzoko ekintza kulturalek aurrera jarraitzen dute. Ostiral honetan sagardo dastaketa egingo da, eta hurrengo astean, Añarbera bisita.

Ez dago ia lasaitasunerako tarterik Portu auzoan. Maia­tzeko egtiaraua osatu dute Udaberriko Ekintza Kultu­ralen barruan, eta aste honetan ere izango da zerekin gozatu: osttiralean, sagardo dastaketa egingo da.

Sagardo dastaketarako izen-ematea
Ostiral honetan, hilak 16, sa­gar­do dastaketa komentatua egingo da auzoan, arratsaldeko 19:30etatik aurrera.
Toki muga dela-eta, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Horretarako, Pedro Mari tabernara jo behar da.

Maiatzak 24ean Añarbera
Hil honetako hurrengo ekin­tza datorren astebururako antolatu dute. Maiatzaren 24ean nahi duten guztiek aukera izango dute Añarbeko urtegia bisitatzeko, eta bertan jarri diren kamara berriak ezagutu eta nola funtziona­tzen duten ikasteko.
Ondoren, bazkaria antolatu dute Goizuetan. Haurrek 8 euro ordaindu beharko dituzte, eta helduek, 10. Hone­tarako ere izena eman behar da Pedro Mari tabernan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!