Egunean bi leherketa, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 12a, 02:00

Gaur hasi eta datozen bi hilabetetan leherketak entzungo dira herrian, Jauregi bailaran egiten ari diren obren ondorioz. Hernani, Lasarte-Oria eta Usurbilgo ur zikinak bideratzeko lanetan ari da bertan UTE Interceptor Lasarte enpresa. Leherketak 10:30etatik 20:30ak bitartean egingo dira, eta aurretik, 3 tutu joko dituzte abixua emateko, eta beste bat, leherketa bukatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!