Tokia oraindik, tailer batzuetan parte hartzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 12a, 02:00

Gaurtik ostiralera bitartean tailerrak emango dira, doan, interneti ahalik eta etekinik haundiena ateratzen ikasteko, merkatarien ikuspegitik, herritarrenetik, sagardogileenetik edo enpresaburuenetik.

Hernaniko Udalak antolatu du Informazio eta Ko­mu­ni­kazio Teknologien Astea, Eus­ko Jaurlaritzarekin eta Mi­ramon­go Enpresa Digita­len Parkearekin elkarlanean.
Hainbat tailer antolatu dira, doan, merkatarientza­ko, enpresaburuentzako, sa­gar­do­gileentzako eta herri­ta­rren­­tzako, eta oraindik ba­dago tokia horietako batzu­etan.

Herritarrentzako 5 tailerretan tokia dago
Gaurtik ostiralera eguneko tailer bat emango da, 18:00e­ta­tik 20:00etara udaletxean, herritarrentzako, eta dene­tan tokia dago oraindik: gaur, Sare sozialak eta nera­beak; bihar, Administrazio pu­bli­koen herritarrentzako zerbitzu telematikoak; etzi, Sare sozia­lak autonomo eta negozio txi­kientzat; ostegu­nean, Nola ero­si eta saldu Interneten mo­du seguruan; eta ostiralean, Niri buruzko zein informazio dago ikusgai interneten?


Izen-ematea, doan
Tailerretara joateko izena eman behar da 943 00 09 99 telefonoan, eta  www.euska­dinno­va.net edo iktaste­a@­her­­na­ni.net helbideetan. To­kia dagoen gainontzeko tai­lerrak zein diren ikusteko ere, harremanetarako zerbitzu ho­rietara jo behar da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!