Hernaniko Nafarzale taldeak, bailarako beste taldeekin batera, Deio eta Lizarrara bisitaldi gidatua antolatu du. Hilaren 25an izango da eta bisitaldia bertako aditu batekin batera egingo dute. Beraz, aukera izango da bertako hainbat istorio entzuteko eta Nafarroako historian barneratzeko. Eskurtsiora joateko intentzioa duten guztiei dei egin diete ostiralean Biteri kultur etxera azaltzeko. Bilera arratsaldeko 19:30etan izango da, eta bertan emango dira irteerako xehetasun guztiak. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!