Gaurtik aurrera zabalik, berriro

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 12a, 02:00

Kontrakantxa Gaztetxeak gaur irekiko ditu berriro ere ateak, arratsaldeko 19:00etan. Talde eragile eta herritar guztiei azaltzeko dei egin diete, denon arteko bileran erabakitzeko aurrerantzean zer egin.

Herriko gazte talde bat lanean aritu da azken hi­la­be­­teetan Kontrakantxa Gaz­te­txea txukuntzeko, egin beharreko aldaketa eta kon­ponketak egiteko, eta gar­bitzeko.
Hori horrela, gaur arra­tsaldeko 19:00etan ateak ire­kiko ditu berriro Gaztetxeak. Gainera, aste osorako egita­raua prestatu dute irekiera ospatzeko, eta horren berri ere emango dute.

Guar, irekiera eta bilera, herritar guztiei zuzendua
Gaur arratsaldeko 19:00etan irekiko ditu ateak Kon­tra­kantxa Gaztetxeak. Lehe­nengo egitekoa izango da bilera bat egitea.
Gazte Asanbladako kideak orain arte lanean aritu dira Gaztetxea txukuntzeko, eta bertako funtzionamen­dua­ren eta arauen inguruko proposamen bat prestatu dute. Asmoa da, gaurko bileran ahalik eta herritar eta herriko talde eragile gehie­nekin biltzea, propo­sa­men hori aztertu eta Gaz­te­txe­ko erabilera arauak de­non artean adosteko.
Izan ere, Gazte Asan­bla­dako kideek azaldu dute Gazte­txea herritar guztien­tzako zabalik egongo dela, izan haur, gazte edota heldu.

Aste guztirako egitaraua
Bestalde, Kontrakantxaren irekiera ospatzeko aste oso­ko egitaraua prestatu dute. Gaur emango dituzte xehe­tasun gehiago, baina besteak beste, hauek izango dira prestatutako ekintzak: haur jola­sak, xamurtasun taile­rra, jolas txapelketa, pintxo-potea, kontzertuak... 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!