Gaur goizean, goiz pasa ederra egiteko aukera izango da Ereñotzun. Ibilaldi praktikoa antolatu dute Ziraba proiektuaren barruan. Epeleko Zapadiko putzura eta Intsusadiko putzura joango dira. Bertan, anfibio eta narrastiak ezagutzeko aukera paregabea izango da. Bi adituk emango dituzte azalpenak; hain zuzen, Ion Garin-Barrio eta Iñaki Sanz-Azkue Aranzadiko kideek.
Hamaiketakoa, norberak eraman
Goizeko 09:00etan jarri dute hitzordua, Ereñotzuko frontoian, eta bertatik mugituko dira. Hamaiketakoa jateko tartea ere hartuko dute, baina bakoitzak berea eraman beharko du.