Hernaniko Errugbi taldeko kadeteek Gipuzkoako Txapelketako azken partidua jokatuko dute gaur, Anoetako Miniestadioan 11:30etan. Hala ere, dagoeneko txapeldunak dira hernaniarrak, eta gaurko partidua bigarren postua lortu duen taldearen aurka jokatuko dute: Bera-Beraren aurka.
Partidua bukatutakoan dominak banatuko dituzte.
Infantilak ere txapeldun
Bestalde, 14 urtetik beherako infantilen taldeak ere Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa irabazi du, lehengo asteburuan Beltzak taldeari irabazita.