Lehengo urtean 5garren kanporaketan lehiatik kanpo gelditu zen Hernani, eta aurtengoan markak hobetzeko asmoz hasiko dute Berria Txapelketa.
Zuzenean final zortzirenetan sartuko dira pelotari hernaniarrak, gaur, kiroldegian jokatuko diren partiduetan. Goizeko 10:45etan hasiko da lehia, Iruñeako Oberena klubaren kontra.
Kadeteetan, aurkari gogorrak
Pagola eta Lazkanok Garcia-Cordon bikote nafarra izango dute aurkari, eta ez nolanahikoa! Izan ere, Nafarroako azpitxapeldunak dira, eta gaurko partiduko faboritoak.
Jubeniletan, Hernani faborito
Jubeniletan alderantzizkoa da egoera. Labaka eta Erasun faborito aterako dira Jamar-Irurita iruñarren kontra. Hernaniarra eta bikote zizurkildarra Gipuzkoako txapeldunak dira. Hala ere, nafarrek maila ona dute, eta ez dizkie gauzak erraztuko.
Seniorrena partidua, berdinduena
Ojuel eta Lizeaga kategoria honetako bikote onenetarikoa da, eta publiko hernaniarra lagun, seguru lan bikaina egingo dutela gaurkoan.
Hala ere, eguneko partidu berdinduena hauxe izango da. Izan ere, Lopez-Etxegoin bikote nafarra ez da makala, eta itxura ona ematera etorriko da lehenengo kanporaketara.