Elkartasun Eguna ospatu zen atzo Hernanin, eta egitarau zabala zegoen antolatuta Etxeratek bultzatutako ekimenaren barruan: Pilotakadaz Pilotakada.
Eguna hasteko binakako esku eta pala txapelketak jokatu ziren. Eskuz, Ander eta Aritz izan ziren garaile, 22-9, Aitor eta Iñigoren aurka; eta palan, Aitzol eta Unai, 22-2, Ekhi eta Unairen kontra.
Segidan barrene herrikoia jokatu zen, haur eta heldu, denak batera. Jokoari gehien eutsi zioten bostek Gipuzkoako kanporaketa nagusian hartuko dute parte ekainaren 29an Tolosan: Xabier Apaolaza, Xabier Aginaga, Andoni Loran, Iñaki Iradi eta Anartz Oiarzabalek.
Partiduen ondoren, manifestazioa, herri-bazkaria eta presoen aldeko enkantea egin ziren Tilosetan. Hurrengo ekitaldia, Tolosan, ekainaren 29an jokatuko den Gipuzkoa mailako barrene herrikoia.