Hernanik 1000 urte ekitaldiaren inguruan bisita gidatua antolatu dute Hernani Errotzen elkarteak, Hernaniko Udaleko Turismo Sailak eta Donostialdea Turismoguneak, datorren larunbaterako. Asmoa da Hernaniko kaxkoko kaleetan barrena bisita gidatua egitea, herriko historia ezagutzeko.
Herriko historia ezagutuz
Bisita Hernaniko kaxkoko kaleetan barrena egingo da, hainbat galderen erantzunak bilatzen saiatzeko: Noiztik dago hemen Hernani? Nortzuk sortu zuten? Nola antolatzen ziren antzinako hernaniarrak? Noiz pasa ziren Castilla izatera? Zer ondare gelditu zaigu haiengandik? Zer ikusiko dugu begiak altxa eta armarriei begiratzen badiegu?
Horiek eta beste hainbat datu ezagutzeko aukera izango da bi bisitetan; 11:30etan gaztelaniaz eta 19:00etan euskeraz.
Izen-ematea, ostegun arte
Bisitetan parte hartzeko aurretik izena eman behar da, osteguna baino lehen. Horretarako, Hernaniko turismo informazio puntura jo behar da telefonoz deituta 943 33 70 28 zenbakira, emaila idatzita gurutze-a@hernani.net helbidera, edo Biteriko turismo bulegora joanda (08:00-15:00).