Euskal Herri osotik etorritako albolari eta albokagileak bildu ziren atzo.

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 28a, 02:00

Alboka doinuak nagusi izan ziren atzo Kaxkoko kaleetan barrena, 16garren topaketa izan baitzen. Euskal Herriko bazter guztietatik etorritako albokariak bildu ziren Hernanin, pandero eta eskusoinuak lagun izan zituztela. Eguna Eugenio Etxeberria albokaria liburuaren aurkezpenarekin hasi zuten, eta ondoren, egun osoan zehar, alboka hotsak zabaldu zituzten kalejirekin eta Albokaldiarekin. Tartean, bazkari ederra ere egin zuten Xalaparta elkartean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!