Euskal doinuak eta munduko musika uztartu zituzten

Kronika - Erredakzioa 2014ko maiatzaren 11

Demode Quartet laukoteak emanaldi ederra eskaini zuen ostiralean Biterin. Euskal doinuetatik abiatu ziren, eta munduko beste musika molde batzuetara egokitu zituzten, etengabe umorea eta ahots joku bikainak erabilita. Hernaniarrentzako keinurik ere ez zen falta izan. Hernani’n Musik ekimeneko udaberriko azken saioa izan zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!