Adinekoentzako udako aldi baterako egonaldietan izena emateko epea ireki da. Ahal dela, 15 egun edo hilabete pasatzeko egin behar dira eskaerak, uztailerako, abuzturako edo irailerako.
Izen-emate epeak
Uztaileko egonaldietarako izena eman nahi dutenek ostiralera arteko epea dute, eta plaza duten edo ez jakinaraziko zaie ekainaren 13an.
Abuztuko egonaldietarako berriz, maiatzaren 30a baino lehen eman behar da izena, eta ekainak 27an jakinaraziko zaie plaza duten ala ez.
Azkenik, iraileko egonaldietarako izen-ematea epea ekainak 13an bukatuko da, eta uztailak 11n esango zaie plaza lortu duten ala ez.
Zentroak konstultatu
Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartutako plazak dauzkaten zentroetan egingo dira egonaldiak. Izena ematean, galdetu.
Eskaerak, Udal Patronatuan
Eskaerak Hernaniko Osasun eta Gizarte Ongintzako Udal Patronatuan egin behar dira: 943 55 78 54 / 943 55 74 61 edo aaizkorreta@hernani.net. yy