Kaxko elkarteak martxan du kartel lehiaketa, Hernaniko Kaxko historikoa txukun mantentzea bultzatzeko, eta kartelak entregatzeko azken eguna maiatzaren 19a izango da. Kaxko elkarteko bulegoan entregatu behar dira asteazkenetan, 19:30etatik 21:00etara; sinadurarik gabe, kartazal itxian, egilearen izena, helbidea eta telefonoa jakinarazita. Irabazlea maiatzaren 21 baino lehen esango dute eta hiru sari egongo dira: 400 euro, 200 euro eta 100 euro.