Langabetuentzako bilera informatiboa, datorren asteartean

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 11a, 02:00

Karmelo Labaka Lanbide Heziketako zentroak bilera informatibo bat antolatu du astearterako, langabetuei edota dagoeneko lanean daudenei zuzendua. Asmoa da azaltzea, besteak beste, zein aukera dituzten ziklo bat egiteko, nola lortu ditzaketen kualifikazio profesionalak eta profesionaltasun ziurtagiriak... Baita ere, azalduko zaie nola lortu ditzaketen lanbide gaitasuna akreditatuko dien egiazta­tzea edo konbalidazioa, orain arteko lan jarduera justifikatuta. Azkenik, orientazioa ere eskainiko zaie, eta Hernani BHIko eskain­tzaren berri emango zaie. Guztia, asteartean, 18:00etan Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!