Kotxeak alde batera utzi eta bizikleta eta patinekin ibiltzeko ekintzak, besteak beste, gaurtik igandera bitartean

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 24a, 02:00

MUGIKORTASUN astea ari da izaten honakoa, eta au­tomo­bilak ez diren beste ga­rraioak bultzatzeko ekin­tza mor­doska antolatu dituzte. Ekintzak joan den astean hasi baziren ere, azpirragarrienak bihartik igandera bitartean izango dira: bizikleta konpontzeko ikastaroa, patinetan ibiltzeko ikastaroa eta ibilbidea, ginkana eta bizikleta festa .

Bi ikastaro bihar
Bihar esaterako, bi ikastaro izango dira. Patinetan ibil­tzen ikasi nahi dutenek, aukera bikaina izango dute, ikastaroa antolatu baitute. Ezkiaga pasealekuan izango da, 17:30etatik 19:00etara. Ikas­taroan parte hartzeko izena eman behar da, 943 57 54 31 telefonoan, goizez. Bihar baita ere, bizikletak konpontzen ikasteko ikastaroa izango da. Hau ere Ezkiaga pasealekuan izango da, ordu berean.

Patin eta bizikleta festa, eta ginkana asteburuan
Mugikortasun asteko ekintza nagusiak asteburuan izango dira. Larunbatean patin festa izango da goizeko 10:00etatik 12:00etara. Egun berean ere, Koxka taldeak proposatuta Nire lekuan jarri ginkana izango da. Atsegindegin izango da, 17:00etatik 19:00­etara. Igandean berriz, aurtengoarekin hirugarren aldiz, Bi­zikleta festa izango da, 09:30etatik 12:00etara Plaza Berrin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!