Eskaintza partzialean matrikulatzeko azken egunak

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 23a, 02:00

Aukera dago oraindik IES Hernaniko eskaintza partzialeko ikastaroetan matrikulatzeko. Alde batetik, erdi mailako zikloan, Elektronika eta Barne instalazioa ikastaroan dago aukera; ikastaroa astelehenetik ostegunera izango da, arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara. Bestetik, lekua dago goi mailako zikloko Sarbide Froga prestatzeko ikastaroan. Hau astelehen eta asteartetan izango da, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!